Mondragon Unibertsitatea partaide duen H2Excellence proiektuak nazioarteko mugikortasun-programa abiarazi du ikasle eta irakasleentzat
Mondragon Unibertsitatea H2Excellence ekimenean parte hartzen ari da, erregai-pilen eta hidrogeno berdearen teknologien inguruko bikaintasuneko lanbide-heziketa sustatzeko asmoz. Proiektuaren barruan, Erasmus+ programak finantzatutako mugikortasun-programa diseinatu da hezkuntza-etapa desberdinetako ikasle eta irakasleentzat (Lanbide Heziketa, Gradua, Masterra eta Doktoregoa/Ikerketa).
H2Excellence proiektuak praktiketako ikasle edo irakasleak hartu nahi dituzten enpresa edo zentro teknologikoak behar ditu. Praktiketako aukerek askotariko funtzioak izan ditzakete, eskuzko edo ingeniaritzako lanpostuetatik hasi eta kudeaketa eta I+Graino, erakundearen barruko edozein diziplina garrantzitsu barne hartuta. Proiektuak abantaila hauek eskainiko dizkie praktika-programan parte hartuko duten erakundeei:
- Doako parte-hartzea: praktikak erabat finantzatuta daude Erasmus+ delakoaen bitartez, eta Mondragon Unibertsitatea arduratuko litzateke kudeaketa arloko alderdi guzti-guztiez.
- Talentuarekiko lotura: etorkizuneko balizko talentua eskuratu eta motibazio handi-handia duten pertsonekiko harremanak ezartzea.
- Ikusgarritasuna: gure proiektu-plataforman aurkeztuko ditugu enpresa parte-hartzaileak, praktikak egiteko aukerak sustatuz eta hidrogeno berdearen sektorearekin duten konpromisoa ikusaraziz.
Praktikak 2025. eta 2026. urteetan egitea aurreikusi da, eta horien gutxieneko eta gehieneko iraupena hezkuntza-mailaren araberakoa izango da (Erasmus+ programak ezarria):
- Lanbide Heziketa (VET, EQF 3-5): 2 astetik 12 hilabetera arte.
- Goi Mailako Hezkuntza, Gradua edo Masterra (Bachelor/Master, EQF 6-8): 2 hilabetetik 12 hilabetera arte.
- Ikerketa (PhD or researchers): 2 hilabetetik eta 12 hilabetera arte.
- Irakasleak (job shadowing): 2 egunetik 60 egunera arte.