autobus irizar
Berriak

Irizar i6S Efficient FCEV delakoak Autobus Produktuaren Ingurumen Adierazpena jaso du

Irizarrek iragarri duenez, hidrogeno bidezko Irizar i6S Efficient FCEV autobusak ISO 14025 arauaren arabera garatutako Autobus Produktuaren Ingurumen Adierazpena jaso berri du. Ibilgailuaren Bizi Zikloaren Analisia (BZA) egin ondoren, haren ingurumen-inpaktua ebaluatu da bizitza baliagarriaren hasieratik amaierara arte.

Horrela, frogatuta geratu da hidrogeno-pila erabiltzen duen Irizarren autobusaren eraginkortasuna, baita mugikortasunaren etorkizun jasangarri eta seguruagoaren aldeko konpromisoa ere. Hidrogeno bidezko Irizar i6S Efficient FCEV autobusak bat egin du aurretiaz Produktuaren Ingurumen Adierazpena (EPD) jasoa duten Irizar i4 eta Irizar i6S Efficient modeloekin.

Irizar i6S Efficient FCEV autobusak 12,90 metro luze eta 47 plaza ditu, eta 360 kWeko CETRAX2ECO motorraz hornituta dago, 5,7 kg/100 km-ko kontsumoarekin. 25 urteko bizitza baliagarrian, 2.500.000 km estaltzeko gai izatea espero da. Ibilgailua Euskadin kokatutako hiru lantegitan fabrikatzen da: Beheko Soroa eta Lezeta, Ormaiztegin, eta Salbatore, Beasainen.

Iturria: Irizar

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut