Hydrogen Europe-k Euskadi hidrogenoaren sektoreko intereseko eskualdetzat nabarmendu du The Hydrogen Europe Quarterly-ren azken edizioan
Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C) eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) protagonismozko aipamena lortu dute “The Hydrogen Europe Quarterly” aldizkariaren azken edizioan, Euskadiko hidrogeno berdearen sektorearen hazkundean izan duten inplikazioagatik. Artikuluan, Hydrogen Europek Mikel Amundarain EEEko zuzendari nagusia elkarrizketatu du, eta honek EEEren eta BH2Cren ibilbidea errepasatu eta hidrogeno berdearen izaera estrategikoa nabarmendu du euskal industriaren garapen eta lehiakortasunerako. Mikelen esanetan, lankidetza publiko-pribatua funtsezkoa izan da garrantzitzko proiektuen FIDa lortzeko, Petronorren 10 MW eta 100 MWeko elektrolizagailuak edo IBILek iragarritako bi hidrogeno-hornitegiak kasu. Mikel Amundarainek hidrogenoaren ekosistema integral, koherente eta bideragarria lortzearen garrantzia aipatu du, desegonkortasun geopolitikoa nagusi den egungo testuinguruan euskal industriaren deskarbonizazioa lortu ahal izateko. Euskal erakunde eta enpresen gaitasun teknologiko eta industrial handiari eta hidrogeno berdearen alde egin duten apustuari erreparatuta, Euskadi eskualde nabarmena bihurtu da Europan sektore honi dagokionez.
Iturria: Hydrogen Europe