Hidrogenoaren Euskal Korridoreak beste hiru bazkide eta zazpi proiektu berri ditu
BH2Cren Hiru Hileko Zuzendaritza Batzordeak, azaroaren 20an (osteguna) EICn egindako bileran, KINERGY, IBIL H2 eta QUANTUM MADS bazkide berrien sarrera iragarri du, eta horrenbestez, BH2Ck 75 elkartekide ditu. Gainera, beste 7 proiektu sartu dira BH2Cren proiektu-zorroan, guztira 61 proiektu bilduz.
Bilbon egoitza duen KINERGY startup teknologikoak PEM erregai-pila osoen lehen euskal garatzailea izatea du helburu, energia garbi, eraginkor eta jasangarriaren alde eginez. Enpresak off-grid funtzionatzeko gai den erregai-pilaren sistemak diseinatu eta garatzeko proiektua gehitu du.
IBIL H2 Repsol eta Energiaren Euskal Erakundea (EEE) % 50ean partaide dituen sozietatea da, eta hidrogeno berriztagarriaren bidezko mugikortasuna du ardatz. “Euskadiko H2 Mugikortasuna” proiektuaren koordinatzailetzat elkartu da. Dagoeneko BH2Cri atxikita dagoen proiektu honek MEGC zisternak kargatzeko banaketa-instalazio logistikoa du Abantoko Parke Teknologikoan, baita 4 hidrogeno-hornitegi ere (bat Abantoko Parke Teknologikoan, eta hiru satelite: bat Loiun, eta bi Repsoleko zerbitzuguneetan). Gainera, proiektuak laborategiko osagai bat izango du, hidrogeno-hornitegien zikloak optimizatu eta estandarizatzeko prozesuak aztertzeko.
QUANTUM MADS Bilboko software-enpresak konputazio kuantiko inspiratuan oinarritutako optimizazio eta iragarpen soluzioak garatzen ditu, eta SaaS zerbitzutzat eskaintzen zaizkie enpresei. Elkartekide honi lotuta iritsi da, SIRIO-H2 proiektua, “Hidrogeno berdearen ekoizpena behar bezala kontrolatzeko Eragiketa arloko Inferentzia, Erantzun eta Integraziorako sistema”.
Horiekin batera, BH2Cren jardueran sartu dira TEKNIKER buru duen IRAUNKOR Elkartek proiektua, TECNALIA buru duen SINTETIK Elkartek proiektua, SARRALLE buru duen H2SKID (“Industria-aplikazioetarako hidrogeno berdea demostrazio moduan ekoitzi eta erabiltzeko elektrolizagailu eramangarri esperimentala””) Hazitek proiektua, ALBA-PETRONOR buru duen OPTIHY (“H2 malgutasunez ekoizteko teknologia aurreratuei buruzko ikerketa) Hazitek proiektua, eta CALVERA HYDROGEN buru duen ALETHEIA proiektua, mugikortasun jasangarriaren arloko H2ren horniketa-protokoloak optimizatzeko teknologia gaitzaileak, diseinu funtzionala eta ekipamenduaren prototipoa ikertzea helburu duena, betiere H2 berriztagarriaren horniketa-guneak egiaztu, abian jarri eta mantentzeko asmoz.