aula telki
Berriak

Hidrogenoaren Euskal Korridoreak beste bazkide bat du: Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetza

BH2Cren Hiru Hileko Zuzendaritza Batzordeak, apirilaren 8an (asteartean) EICn egindako bileran, bazkide berri baten sarrera ezagutarazi du: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetza. Horrenbestez, BH2Ck 73 bazkide eta 55 proiektu ditu dagoeneko.

Lanbide Heziketako Sailburuordetza CIFP Santurtzi LHIIk ordezkatuko du, eta proiektu berri bat gehituko dio Zeharkako Bertikalari: “Hidrogeno berdeari buruzko ezagutza-sarea. Azpiegitura didaktiko jasangarriak eta plataforma birtuala”. Hidrogeno berdearen teknologiari buruzko ezagutza-sarea sortzea da proiektu honen jelburua, informazioa partekatu, prestakuntza eta ikerketa sustatu eta bokazio berriak pizteko. Ildo horretan, CIFP Santurtzi LHIIren TELKI Green Hydrogen Lab hidrogeno-azpiegitura berritzailea erabiliko da, baita Burgosko Simon de Colonia LHIIko espazio berrian TELKI esperientzian oinarrituta sortzeko asmotan dabiltzan azpiegitura ere.

Gainera, orain arte Mondragon Unibertsitateak, EHUk, Somorrostro LHk, EEEk eta Euskadiko Energia Klusterrak osatzen zuten BH2Cko Ezagutza Gelako Lan Taldeko kide berria izango da.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut