H2Sitek Bizkaiko ETErik Onenaren 2025eko Saria jaso du
H2Sitek Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberak eta Santanderrek emandako Bizkaiko ETErik Onenaren 2025eko saria irabazi du. Aitorpen honek euskal startupeko taldearen ahalegina, berrikuntza eta konpromisoa nabarmendu ditu, hidrogenoaren bidez trantsizio energetikoa bizkortzeko.
Andrés Galnares H2Siteko CEOak jaso du, aberastasuna eta enplegua sortzeagatik, berrikuntzagatik nahiz eskualdeko garapen ekonomikoari egindako ekarpenagatik nabarmendutako enpresak aitortzea xede duen sari hau. H2Siterentzat, sari honek H2Sitek garatutako teknologien eta proiektuen egiazko inpaktua islatzen du, baita bazkide eta bezeroekin hidrogenoa industria-errealitate bihurtzeko izandako lankidetza ere.
H2Site teknologia hidrogenoa on-site purutasun handiz (% 99,9tik gora) eta kostu txikian sortzeko aukera ematen duen mintz bidez erreaktore katalitikoa da, erreakzio eta bereizketa prozesua etapa bakar batean integratzen dituena. Sinplifikazio honek prozesuaren eraginkortasuna areagotzen du, hainbat aplikazio industrial eta energetikotara egokitzeko moduko purutasun handiko hidrogenoa bermatuz.
Iturria: H2Site