h2site
Berriak

H2SITEk Bergen plataforma estrategikotzat aukeratu du itsasoko hidrogeno-soluzioak abian jartzeko

H2SITEk Norvegiako Bergen hiria aukeratu du itsasontzi gaineko hidrogeno-teknologien eskala handiko merkaturatze-prozesua bizkortzeko base estrategikotzat. Euskal startuparen soluzioei esker, itsasontzian bertan hidrogenoa sor daiteke propultsio-sistemetarako eta energia-sistema osagarrietarako, zuzeneko CO isurpenak saihestuz. Amoniakoaren galerak ekidin eta itsas-aplikazioetarako energia-eraginkortasuna optimizatzea da teknologiaren helburua.

Testuinguru honetan, H2SITE proiektu pilotu berri bat prestatzen ari da egun Norvegian, mendebaldeko kostaldean jardunean diharduten PSV itsasontzietan hidrogenoa etengabe ekoitz daitekeela frogatzeko. Enpresak amoniakoa hidrogeno bihurtzeko abian duen 2 MWeko sistema egiazko itsas-baldintzetan baliozkotzea da proiektuaren helburua, tokiko armadoreen eta bazkide teknologikoen lankidetzaz. Norvegiako proiektu pilotu honen arrakasta funtsezkoa izango da hedapen komertziala zabaltzeko eta Norvegia eskala handiko cracking-sistema bat ezarri duten lehen merkatuen artean finkatzeko.

Enpresak itsas-ekosistema, finantzaketa publikoko mekanismoak (Enova SF, Innovasjon Norge eta tokiko beste iturri batzuk) eta Bergen inguruko itsas-deskarbonizaziorako soluzioetan espezializatutako tokiko eragileak aprobetxatu nahi ditu. Norvegiako portu-inguruneak eta ingurune teknologikoak baldintza egokiak eskaintzen dituzte egiazko itsas-soluzioak hedatu eta baliozkotzeko, eta hedapen komertzialerako planak ditu abian testuinguru honetan. Horrela, H2SITEk hidrogenoaren itsasoko ekoizpen eraginkor eta errentagarriaren aldeko konpromisoa sendotu nahi du, sektoreko eragileekiko lankidetza indartuz eta hidrogeno-soluzioen hedapenean lagunduz itsas-garraioaren nazioarteko deskarbonizaziorako merkatu emergenteetan.

Iturria: H2SITE

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut