Imaz y Brufau
Berriak

Repsolek 183 milioi euro jasoko ditu A Coruña eta Puertollanoko hidrogeno-proiektuak egiteko

Repsolek IDAEk Hidrogenoaren Europako Bankuaren Espainiako mekanismoaren barruan emandako bi laguntza jasoko ditu, 183,2 milioi euro guztira, ATLAS eta Puertollano Hydrogen Network (P-HYNET) proiektuetarako. ATLAS proiektuak 133,4 milioi euro jasoko ditu, A Coruñan industria-konplexuari lotuta eta 50 MWeko PEM elektrolizagailu batean oinarritua hidrogeno berriztagarria ekoitziko duen instalazioa garatzeko, hamar urtez 60.634 tona hidrogeno berriztagarri sortzeko gaitasunarekin. Bestalde, P-HYNET proiektuak 49,8 milioi euroko laguntza izango du Puertollanoko findegian 12,27 MWeko elektrolizagailua instalatzeko, epealdi berean 22.130 tona hidrogeno berriztagarri ekoizteko aurreikuspenarekin. Fintze-prozesuetan erabiltzen den jatorri fosileko hidrogenoa ordezkatzea da bi ekimen horiek helburua, konpainiaren industria-konplexuen deskarbonizazioa bultzatuz eta karbono-aztarna txikiagoko erregai eta produktu kimikoetan oinarritutako zentro multienergetikoak bihurtzearen aldeko transformazio-estrategia indartuz. Oro har, bi proiektuek sendotu egin dute Repsolek hidrogeno berriztagarria industriaren isurpenak murrizu eta trantsizio energetikoaren helburuetan aurrera egiteko funtsezko bektoretzat erabiltzearen alde egin duen apustua.

Iturria: El Periódico de la Energía

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA