Jornada técnica presentación petronor
Berriak

“H2 ez elektrolitikoaren sorkuntza” jardunaldi teknikoak hainbat teknologia aztertu ditu, gehienak euskal erakundeek garatutakoak

Ekainaren 4an, asteazkena, BH2Ck Euskadiko Energia Klusterrarekin batera antolatutako “Hidrogeno ez-elektrolitikoaren sorkuntza” jardunaldi teknikoa egin zen EIC-Energy Intelligence Centerren. Jardunaldian 33 erakundetako 58 pertsonak hartu zuten parte.

PETRONOReko Javier Perea eta EUSKADIKO ENERGIA KLUSTEReko Marcos Suarez arduratu ziren jardunaldiari hasiera emateaz, eta ondoren, TECNALIAko Diego Zapaterrek hidrogenoa ekoizteko dauden teknologiei buruzko ikuspegi orokorra eskaini zuen, orain arte erabilitako prozesu tradizionalen deskarbonizazioari erreparatuta. Jarraian, H2SITEko Jon Meléndezek enpresa horrek amoniakoa krakeatzeko garatutako mintz metalikoak aurkeztu zituen, horien aplikagarritasuna frogatuz askotariko eremuetan egindako proiektuen bitartez. Bestalde, SENEReko Alfonso Corbellak, Javier Llabresek eta Jesús María Latak egun esku artean darabiltzaten bi teknologia aurkeztu zituzten: alde batetik, amoniakoaren krakeo autotermikoa, eta bestetik, H2ren mikrouhinen bidezko sorkuntza.

Bertaratutakoek intereseko beste erakunde batzuekin harrenanetan jartzeko erabili zuten kafe-etenaldiaren ondoren, REPSOLeko Ana Almeidak gasifikazio-teknologia eta berrikitan Europako Batzordeak eskala handiko proiektuei zuzendutako “Innovation Fund” dirulaguntza jaso duen Ecoplanta proiektua aurkeztu zituen. Jarraian hitz egin du COORSTEKeko Irene Yustek, online. COORTEK enpresa norvegiarra AINek (Nafarroako Industria Elkartea) koordinatutako CARMA H2 proiektuko teknologoa da. Bere hitzaldian, proiektua dagokion testuinguruan kokatzeaz gain, bioPMR (Protonic Membrane Reactor) teknologia aurkeztu zuen. Azkenik, UPV/EHUko Iker Aguirrezabalek ezagutzera eman zituen CATART proiektua eta garrantzizko konposatuak sortzeko ikertzen ari diren fotokatalisi-teknologiak.

Jardunaldiaren ondoren, B2B bilera-saioa egin zen, bertaratutakoei hizlariekin bildu eta sinergiak edo balizko lankidetzak bilatzeko aukera eskaintzearren.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut