Periódico de la Energía (Noche de la energía)
Berriak

Energiaren Gaua Sarien laugarren edizioak ArcelorMittal, Enagás, Nortegas eta Repsolen lana aitortu du

Uztailaren 8an, asteazkena, El Periódico de la Energía egunkariak Energiaren Gauaren laugarren edizioa antolatu zuen, urteko energia-ekimenik onenak saritzen dituen sektoreko ekitaldi nagusietakoa. El Periódico de la Energía 2025 Sarien aurtengo edizioa Joan Groizard Energiaren Estatuko Idazkariak inauguratu zuen. “Hidrogenoaren arloko Ekimen Onena” kategorian, Enagás finalista hautatu zuten Hidrogenoaren Espainiako Enbor Sarearen proiektuagatik eta Partaidetza Publikorako Plan Kontzeptualagatik.

Sarituen artean All4Zero ekimena ere aipatu behar da, “Net Zero Ekimen Onena” bezala. ArcelorMittal, Holcim, Iberia eta Repsol enpresek sortu eta Enagás partaide duen All4Zero industriako berrikuntza teknologirako hubak deskarbonizazioaren arloko teknologia disruptiboen garapena bizkortzea du helburu, hidrogeno berriztagarria barne. Era berean, Repsolek “Industria Deskarbonizatzeko Ekimenik Onena” delako saria jaso zuen 2029tik aurrera 240.000 tona metanol ekoitziko dituen Tarragonako Ekolantegiaren proiektuagatik. Kategoria berean, finalista izendatu zen Nortegas partaide duen “Gas verde, Sí” ekimena.

Iturria: Periódico de la Energía

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA