Enagás
Berriak

Enagásen Hidrogenoaren Egunaren laugarren edizioa

Enagasek hidrogenoaren Europako balio-kateko eragile nagusiak bildu ditu Madrilen, 2026ko urtarrilaren 28an antolatutako Enagasen Hidrogenoaren 4. Egunean. Jardunaldiaren hasierako irekiera instituzionalean, Sara Aagesen Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministroak hidrogenoaren Europako paketearen transposizioa jorratuko duen lege-aurreproiektuaren sorrera iragarri du. Teresa Ribera Europako Batzordeko Trantsizio Garbi, Bidezko eta Lehiakorrerako Presidenteorde Exekutiboak beren-beregi azpimarratu du Europako Batzordeak hidrogenoaren alde egindako apustua, baita H2med proiektuak hidrogenoaren garraioan izango duen funtsezko eginkizuna ere. Ekitaldiak garrantzizko partaideak izan ditu, hala nola, Cani Fernández, CNMCko presidentea; Antonio Llardén, Enagáseko presidentea; edota Bernhard Kluttig, Alemaniako Ekonomia eta Energia Ministerio Federaleko Segurtasun, Gas eta Hidrogeno eta Partaidetza Federaletako Zuzendari Nagusia. Jardunaldiaren barruan antolatutako hitzaldi eta mahai-inguru ugarietan, bertaratutakoek hidrogenoaren ekonomia bultzatu duten azken aurrerapen, esperientzia eta ezagueren berri jasotzeko aukera izan dute, lankidetzaren bidez etorkizun jasangarriagoa lortu ahal izateko.

Iturria: Enagás

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut