h2bidea
Berriak

Enagásen Hidrogenoaren Behatoki Teknologikoak hidrogenoaren gasbideei buruzko workshopa antolatu du Tecnalia eta Nortegasen partaidetzaz

Hidrogenoaren Behatoki Teknologikoak Ensuring the integrity of hydrogen pipelines” izenburuko workshop teknikoa antolatu du hidrogenoa garraiatzeko duktuen osotasuna eta segurtasuna aztertzeko, azpiegitura berrietan nahiz egokitutako gasbideetan. Saioa Enagásek sustatu du, Nortegas, Rosen, Snam eta Tecnaliaren lankidetzaz, eta bertan, gasbideak hidrogenoaren garraiorako berrerabiltzeko aurrerapen teknikoak jorratu dira, baita duktuen ikuskapen aurreraturako soluziorik berritzaileenak ere.

Ekitaldian, mahai-inguru bat antolatu da sektoreko zenbait profesionalekin, eta bertan izan da, besteak beste, Nicolás Larrosa, Tecnaliakoa, esparru honetako Europa mailako garrantzizko proiektuetatik ateratako esperientziak eta ikaskuntzak partekatzeko.

Gainera, Nortegaseko Izaskun Gorostiagak hidrogenoa % 100ean banatzeko sare berrien hedapenerako soluzio teknologikoak garatzea, eta honen laguntzaz, hidrogeno berdearen haranak eta industriaren deskarbonizazioa bultzatzea helburu duen H2BIDEA proiektua aurkeztu du. Nortegas buru duen partzuergoak ABC Compressors, Orkli, Tubos Reunidos, Calcinor eta Fidegas ditu partaide. Bertan daude, halaber, Tecnalia, ABC Tech eta Ikerlan, ZTBESen eragileak diren heinean.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut