Enagasek hidrogenoaren sektorea bildu du berriro “Enagás H2 Technical Day” delakoan
Ekainaren 10ean, Enagasek antolatutako H2 Technical Day” topaketaren hirugarren edizioak hidrogeno berdeari, trantsizio energetikoari eta deskarbonizazioari lotutako industria, teknologia eta arlo akademikoko estatuko zein nazioarteko adituak bildu zituen, industrian eta mugikortasunaren sektorean dagoeneko abian diren hidrogeno berdearen bidezko deskarbonizazio-proiektuak eta garapen teknologikoak ezagutzera emateko. Arturo Gonzalo Enagáseko Kontseilari Ordezkariak inauguratu du jardunaldia Enagáseko Unibertsitate Korporatiboaren egoitzan, Madrilen, foro hau “sektoreko ezagutza trukatzeko eta garapen teknologikoa bizkortzeko erreferentziatzat” finkatu dela nabarmenduz. Gainera, Arturo Gonzalok iragarri duenez, urteko bigarren seihilekoan, Enagasek industriako hidrogeno-kontagailuak patroi primario batekin kalibratuko dituen Europako lehen laborategia abiaraziko du, Hyloop+ izenekoa, nazioartean erreferentzia izango dena. Jardunaldi osoa ikus daiteke esteka honetan.
Iturria: Enagás