Enagasek Hidrogenoaren Sareari buruzko Partaidetza Publikorako Plana abiarazi du Asturiasen
Enagasek Hidrogenoaren Espainiako Enbor Sareari buruzko Partaidetza Publikorako Plan Kontzeptuala (PCPP) aurkeztu du Asturiasen, Pola de Sieroko Auditorio Antzokian antolatutako ekitaldi instituzional batean. Ekitaldian, lurraldearen garapen ekonomiko jasangarria sustatzen lagunduko duen proiektu honen xehetasunak aurreratu dira.
Printzerriak 220 km inguruko hidroduktu-sarea izango du, Platako Bideko eta Kantauri Itsasoko Ertzeko ardatzei lotuta. Hartara, sarearen lau zati Printzerritik igaroko dira: León-Llanera, 71 km ingurukoa; Llanera-Reocín, 118 km ingurukoa; El Musel adarra, 18 km ingurukoa, eta Avilés adarra, 13 km ingurukoa.
Jardunaldian izan dira Adrian Barbon Asturiasko Printzerriko presidentea, Miguel González Suela Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Idazkariordea eta Arturo Gonzalo Enagáseko kontseilari ordezkaria. Bertara bildu dira, halaber, Era berean, hainbat herritako alkate eta zinegotziak, baita Asturiasko hidrogenoaren balio-kateko industria-eragile eta enpresa nagusien ordezkariak ere.
PCPP Printzerrian abiarazi ondoren, informazio-guneak jarriko dira Asturiasko 23 udalerritan: Avilés, Gozón, Carreño, Gijón, Corvera de Asturias, Llanera, Oviedo, Ribera de Arriba, Morcín, Mieres, Aller, Langreo, Riosa, Lena, Noreña, Sariego, Siero, Nava, Piloña, Parres, Ribadesella, Llanes eta Ribadedeva. Plana azaroaren 28ra arte garatuko da, eta horren barruan, parte-hartze bidezko jardunaldiak antolatuko dira 13 herritan.
Enagasek apirilaren 25ean abiarazi zuen Plan hau Puertollanoko Hidrogenoaren Zentro Nazionalean, Gaztela-Mantxan, Enagasek interesdun guztiei irekitako parte hartze bidezko jardunaldiak antolatu zituen lehen autonomia-erkidegoa izanik. Hidrogenoaren etorkizuneko sareari buruzko informazioa intereseko talde guztiekin partekatzea da helburua, faserik goiztiarrenetik zalantzak argituz, proiektuaren beharra azalduz, erkidegoek prozesuan parte hartze aktiboa izan dezatela sustatuz, lurraldearen gaineko inpaktuak arinduz eta gizarte zein ingurumenaren ikuspegitik egokienak diren ekintzak bermatuz. 18 hilabeteko iraupena aurreikusi da Plana Espainian hedatzeko, eta ondoren, prozesuaren emaitzei buruzko amaierako txostena egingo da.
Iturria: Enagás