Borja Martinek Petronorren 100 MWeko elektrolizagailuaren FIDaren gakoak aurkeztu ditu RENMAD Hidrogeno web-mintegian
Ekainaren 9an, asteartea, Borja Martin Alba Emission Free Energyko hidrogeno-proiektuen ingeniariak Muskizko findegian 100 MWeko elektrolizagailuan inbertitzeaz Petronorrek hartu zuen amaierako erabakiaren arrakastaz hitz egin zuen, RENMAD Hidrogenoren “How green hydrogen projects can reach FID in Europe” izenburuko web-mintegian. Hitzaldian, Borjak Petronor eta Repsolen deskarbonizazio-estrategia aurkeztu zuen, baita bi enpresek penintsulan abiarazi edo planifikatutako hidrogeno-ekimenak ere. Web-mintegian parte hartu zutenek zehatz-mehatz ezagutu ahal izan zuten Petronorren 100 MWeko elektrolizagailuaren proiektua, eta Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C) hidrogenoaren Euskadiko eskaintza eta eskariaren arteko loturatzat duen eginkizuna. 67 kta-ko hidrogeno-eskaria identifikatu da, % 80 findegitik 40 kilometroko erradioan eta Hard-to-Zero ekimenarekin lerrokatuta, proiektu honen ziurgabetasuna nabarmen murriztuz. Borjak garrantzitsutzat jo ditu proiektu horien FIDean ekosistema osoaren lankidetza, finantzaketa publikoa, arrisku teknologikoen arinketa eta erregulazioan eta ziurtapenean aurrera egitea.