
Bilboko Portuko Deskarbonizazio Huba, konputazio kuantikoaren aplikazioa eta eoliko flotagarriko ekoizpena, BH2Cren Ekoizpeneko Bertikalaren azken topaketako gai nagusiak
Irailaren 25ean, osteguna, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Ekoizpeneko Bertikalaren VI. Topaketa egin zen EICn (Energy Intelligence Center). ENAGAS RENOVABLE eta PETRONOR buru dituen bertikalak honen parte diren 28 erakunderen 54 ordezkari bildu zituen.
Topaketan, PETRONOR INNOVACIÓNeko Javier Pereak bertikaleko proiektu eta ekimenen egungo egoera errepasatu zuen, baita azken hilabeteotan hidrogeno berriztagarriaren ekoizpenaren inguruan izandako erregulazio arloko alderdirik garrantzitsuenak ere, Hidrogenoaren Europako Bankuaren hirugarren enkanteko Baldintza eta Betebeharren zirriborroaren argitalpena barne. Jarraian, Basque Hydrogeneko Iñigo Fernandezek Bilboko Portuko Deskarbonizazioko Hubaren azken aurrerapenak aurkeztu zituen, Synkedia Biscay eraikitzen ari den erregai sintetikoen demostrazio-instalazioa, Petronorreko findegia eta Abanto-Zierbenako etorkizuneko hidrogeno-hornitegia hidrogeno berriztagarriz hornituko duen 10 MWeko elektrolizagailuaren instalazioaren harira.
Kafe-atsedenaldiaren ondoren, SENEReko Alfonso Corbellak eta Alfonso Acuñasek eta AYESAko Iñigo Pérezek hidrogenoaren sektorean konputazio kuantikoa aplikatzea xede duen proiektua azaldu zuten. Bi enpresek garatutako teknologiak hidrogenoaren sorkuntzaren optimizazioari dagozkion arazo konplexuak konpontzeko gaitasuna du, konputazio klasikoak baino baliabide gutxiago erabiliz eta gauzatzealdia nabarmen murriztuz. Azkenik, SAITECeko Anabel Castrok plataforma eoliko flotagarrian hidrogeno berriztagarria offshore sortzeko prozesua ikertzea helburu duen OFFSH2ORE WIND proiektua aurkeztu zuen. Ekimen honen bidez, hidrogeno berriztagarria ekoizteko sistema berritzailea garatu nahi da SATH plataforma eoliko flotagarriaren gainean, hidrogenozko itsasontziak hornitzeko eta itsas-erregaiak ekoizteko.