EIC
Berriak

BH2Cko Mugikortasuneko Lantaldea Abantoko Parke Teknologikoko hidrogeno-hornitegi eramangarria abiarazi izanaren kariaz bildu da

Lantaldearen bilera 2025eko urriaren 1ean (asteazkena) egin zen EICn datozen hilabeteetarako jarduketa eta abaguneen egutegia zehaztearren, Bizkaiko Foru Aldundiak Irizar i6S Efficient Hydrogen autobusarekin aurreikusiak dituen probei ekin ahal izateko. IBILek Abantoko Parke Teknologikoko mugikortasun-lursailean instalatu duen hidrogeno-hornitegi eramangarria hidrogeno berriztagarriaren horniketa-gunetzat erabiliko da proba horietarako.

BH2Cko bulego teknikoak bultzatutako lantalde honek IBIL H2 du partaide Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Sailaren mugikortasun arloko H2 banatu eta hornitzeko logistikaren ordezkaritzat, Bizkaiko autobus-flotaren hedapenerako, baita Irizar ere, H2 bidezko autobusen fabrikatzailetzat, hidrogenoaren inguruko sentsibilizazio-jarduerak bultzatzen diharduen EEErekin batera.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut