Vertical Uso en industria en Ikerlan
Berriak

BH2Cko Industria arloko Erabilerari buruzko Bertikalaren topaketak zeramika, beira eta aluminioaren sektoreen deskarbonizazio industriala aztertu du

Martxoaren 28an, ostirala, Hidrogenoaren Euskal Korridoreko Industria arloko Erabilerari buruzko Bertikalaren V. Topaketa egin zen Ikerlanek Arrasaten duen egoitzan. SARRALLE eta SENER buru dituen bertikalak 16 erakunderen 29 ordezkari bildu zituen.

Topaketan, SENEReko Telmo Chavarrik bertikalaren proiektu eta ekimenen egoera aztertu zuen, baita hidrogenoko industria-sektorearen azken hilabeteotako garrantzi handieneko erregulazio-alderdiak ere. Ondoren, kanpoko gonbidatu gisa, Teknologia Zeramikoaren Institutuko (ITC) Salvador Ferrerek zeramikaren industria deskarbonizatzeko egiazko kasuak aurkeztu zituen online. Industrua deskarbonizatzeko proiektuekin jarraituz, SENEReko Xabier Lekubek beiraren industria ardatz duen H2GLASS proiektua aurkeztu zuen.

Kafe-etenaldiaren ondoren, IKERLANeko Isabel Alavak H2EAT proiektuaren azken aurrerapenak aurkeztu zituen. Proiektu honek hidrogeno berriztagarriaren erabilera aztertzen du, automobilgintzaren sektorerako aluminio urtuzko produktuen karbono-aztarna murrizteko. Jarraian, MONDRAGON UNIBERTSITATEko José Mari Canalesek Hidrogenoaren Teknologiei buruzko Unibertsitate-arteko Masterreko (MITH) ikuspegi berria azaldu zuen. Saioa amaitzeko, IKERLANen errekuntza-laborategi berria bisitatu zuten.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut