bh2c delegración austria
Berriak

BH2Ck parte hartu du Upper Austriako ordezkaritza bati egindako harreran, hango Ekonomia, Ikerketa eta Energia ministroa buru zela

Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C), EIC Fundazioak eta BASQUENERGY Clusterrek harrera egin diote Markus Achleitner Ekonomia, Ikerketa eta Energia ministroa buru duen Upper-Austria eskualdeko ordezkaritza bati, hango enpresa eta I+G zentroetako 20 pertsona baino gehiago bilduz. Jardunaldia EICn egin zen apirilaren 28an, asteartea, eta bertan, zentroaren jarduerak eta gaitasunak aurkeztu ziren, baita BH2C eta ALBA/PETRONORen jarduerak ere Asier Madariagaren eskutik. Era berean, ordezkaritzak hobeto ezagutu ahal izan ditu Euskadin gauzatzen ari diren hidrogenoaren arloko proiektuak. Jardunaldian parte hartu dute Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) Mikel Amundarainek, ongietorria emateko, eta NORTEGAS eta H2SITE enpresek, hidrogeno arloan abian dituzten proiektuak eta teknologiak aurkezteko. Jardunaldiaren ondoren, ordezkaritzak EICren instalazioak bisitatzeko aukera izan zuen, egun eraikitzen ari diren laborategiak eta amaitzeko zorian dagoen hidrogenoaren birkarga-gunea barne. Bestalde, ordezkaritza Euskadin zehar dabil egunotan Tecnalia eta Cidetec bisitatzeko, besteak beste. Ordezkaritza osatu duten adituak Energieinstitut an der JKU, University of Applied Sciences Upper Austria, Interdisciplinary Transformation University, LAT Nitrogen, RAG Austria AG eta Energie AG erakundeetakoak dira, eta Leonhard Schitter Energia AGko CEOak ere topaketan parte hartu du.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA