BH2Ck MITECOren Hidrogeno Berriztagarriaren Aholku Taldearen hirugarren saio tematikoan parte hartu du
Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C) Hidrogeno Berriztagarriaren Aholku Taldearen (GAHR) hirugarren saio tematikoan parte hartu du azaroaren 28an. Sektoreak RFNBO eta Low Carbon eskuordetutako egintzei buruz duen iritzia jasotzea zen Energia Elektrikoko Enpresen Elkarteak (aelēc) koordinatutako jardunaldi honen helburua, hidrogeno berriztagarriaren balio-katearen garapenean aurrera egin ahal izateko.
Saioan, Borja Martínek ezagutzera eman zuen BH2Cren iritzia bi Eskuordetutako Egintza horien inguruan. RFNBO 2023/1184 Eskuordetutako Egintzari dagokionez, Borjak azaldu zuen egungo gehigarritasun eta ordu-korrelazioari buruzko eskakizunek proiektuen garapen goiztiarra geldiarazi eta hidrogeno berriztagarriaren prezioa garestitzen dutela. Hori dela eta, BH2Ck gehigarritasun-baldintza aplikatzeko epea 2036raino luzatzeko eskatu du, hileko korrelazioari eutsiz 2035a baino lehen hasitako proiektuetarako. Gainera, koherentzia handiagoa eskatu du sorkuntza berriztagarriagatiko salbuespenean, eta etengabeko jarraipena Eskuordetutako Egintzaren betekizunen inpaktuari buruz. Neurri horiekin batera, epe luzeagoa ezarri beharko da CO2 fosilaren erabilerarako, funtsezko industriaren babeserakon eta datu praktiko eta errealisten erabilerarako.
Low-Carbon Eskuordetutako Egintzaren kasuan, BH2Ck karbono-aztarna txikiko erregai ziurtatuak aitortzea proposatu du isurpenak murrizteko helburuak bete ahal izateko. Ekoizpena maximizatu eta azpiegitura aprobetxatzeko ere eskatu du.
Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak (MITECO) 2023an sortutako GAHR ekimenak hidrogeno berriztagarriaren sektorearen iritziak eta iradokizunak biltzea du helburu sektorearen hazkundea bultzatzeko. Foroan sektorearen beharrak aztertu eta jarduerak proposatzen zaizkio Administrazioari, teknologiaren hedapena erraztu eta hidrogeno berdearen merkatua abiarazteko. Aholku-taldea giltzarrizkoa izan da araugintza arloko beharrezko hedapenean aurrera egiteko, Europako araudiaren transposizioa barne hartuta, hidrogeno berriztagarria Espainiako deskarbonizaziorako bektore estrategikotzat sendotzeko asmoz.