
BH2Ck Mieko (Japonia) Prefekturako Biltzarreko ordezkaritza bat eta Emilia-Romagna (Italia) eskualdeko ordezkaritza bat hartu ditu
Apirilaren 23an, Japoniako Mie Prefekturako Biltzarraren ordezkaritza batek Petronorren instalazioak bisitatu zituen. Biltzarreko sei parlamentarik osatutako ordezkaritzak bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten findegiko jarduerak, baita Hidrogenoaren Euskal Korridorea eta honen aurrrerapen nagusiak ere.
Bestalde, maiatzaren 6an, Emilia Romagna eskualdeko 10 klusterrek Euskadi bisitatu zuten, SPRI Taldeak eta Italiako eskualde horretako berrikuntza-agentziak antolatutako misio batean. Misioaren helburua Euskadiko klusterren sarea eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko antolatzen dituzten jarduerak ezagutzea zen. Euskadiko Energia Klusterrak partaide duten ekimen estrategiko horien barruan, José Ignacio Hormaechek Hidrogenoaren Euskal Korridorearen aurkezpena egin zuen, proiektuen bidezko etengabeko lankidetza azpimarratuz.