
BH2Ck mahai-ingurua partekatu du Bruselan Europako hidrogeno-haran nagusiekin CHPren Hydrogen Valley Days delakoetan
Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C) Clean Hydrogen Partnership-ek antolatutako Hydrogen Valley Days delakoaren bigarren edizioan parte hartu du Bruselan ekainaren 24an eta 25ean. “Hydrogen Valleys: Driving Europe’s Competitiveness” izenburuko ekitaldi horretan, BH2Ck ezagutzera eman ahal izan ditu Euskadin hidrogeno berriztagarriaren arloan egindako proiektuak eta jarduerak.
Ekitaldian, Marcos Suarez BASQUENERGY Clusterreko Hidrogeno eta Erregai Berriztagarrien Zuzendariak “Lessons learned from advanced projects” izenburuko saioan parte hartu zuen asteazkenean, hilak 25. Hitzaldian, bertaratutakoek BH2Cren egungo egoera, erronkak, arrakasta-faktoreak eta ondorengo urratsak ezagutzeko aukera izan zuten, baita euskal enpresek eta erakundeek garatutako proiektuak ere. Horretan oinarrituta, saioko hizlariek merkatuko aldaketek jardueran izandako eraginaz hitz egin zuten, gainditu behar izan dituzten oztopoak, proiektuak bultzatzeko giltzarrizko lankidetzak, orain arte ikasitako guztia eta etorkizunerako planak barne hartuta.
Saioan Greeen Hysland (Mallorca), Baltic Sea H2 (Finlandia eta Estonia hegoaldean) eta Heavenn (Herbehereen iparraldean) hidrogeno-haranek ere parte hartu zuten.
Iturria: Clean Hydrogen Partnership
