BH2Ck EU Skills Hydrogen Europako Foroan parte hartu du Bruselan
|
Aitor Arzuaga Hidrogenoaren Euskal Korridoreko (BH2C) presidenteak EU Skills Hydrogen Europako Foroan parte hartu du Bruselan, European Hydrogen Skills Stakeholder Conference delakoaren barruan. Trantsizio energetikorako gaitasunei buruzko goi mailako panel honetan egindako hitzaldian, Aitorrek beren-beregi azpimarratu du hidrogenoaren sektorea “teoriatik eraikuntzara” igaro izana, prestakuntza praktikoa eta kualifikazio profesionala industriaren benetako beharrekin lerrokatuta indartzeko premia nabarmenduz. Horrekin batera, presidenteak ezagutzera eman ditu Hidrogenoari buruzko Ezagutzaren Euskal Hubean izandako aurrerapenak, BH2Cren barruko funtsezko ardatza den heinean. Hubak ikerketa aplikatua, garapen teknologikoa eta prestakuntza-gaitasunak bultzatzen ditu enpresekiko nahiz erakundeekiko lankidetza estuan, hidrogenoaren euskal ekosistema indartu eta Europak behar duen talentu espezializatua sortzearren. Iturria: REVIE
|