
BH2Ck eta hamahiru bazkidek Rotterdameko World Hydrogen Summit azokan parte hartu dute
Maiatzaren 21ean eta 22an egin da Rotterdamen World Hydrogen Summit azoka. Aurten ere, BH2Ck stand propioa eraman du topaketa horretara Euskadiko Energia Klusterrak antolatutako stand bateratuaren barruan, bazkideen aurrerapenik garrantzitsuenak ezagutzera emateko. Elkartearekin batera, 8 bazkidek erakusketari bezala parte hartu dute (EUSKADIKO ENERGIA KLUSTERRA, ABC COMPRESSORS, CALVERA HYDROGEN, H2SITE, PARKE, SENER, TECNALIA eta TUBACEX), eta beste 5ek bisitari bezala (ALBA EMISSION FREE ENERGY, CEIT, EVE, PETRONOR eta TUBOS REUNIDOS).
Azokaren bigarren egunean, Kanadako enbaxadak Espainia eta Portugalekin batera antolatutako “Canada-Spain-Portugal Hydrogen Collaboration Seminar and B2B Networking Event” saioa egin da, hiru herrialde horietako hidrogenoaren sektoreen arteko lankidetza sustatzeko. Horretarako, ekitaldiaren lehen zatian, ekimen garrantzitsuenak eman dira ezagutzera, eta ondoren, B2B bileretarako gunea egon da. Lehen zatian, Asier Madariaga ALBAko Business Development Managerrak Petronorren hurrengo urteetarako mugarri nagusiak aurkeztu ditu, 100 MWeko proiektua eta Elkartea bera kasu.
Horrez gain, azokan parte hartu duten bi bazkidek, H2SITEk eta TUBOS REUNIDOSek, protagonismo berezia izan dute H2 TECH SLIGHTS delakoan pitch moduan egindako aurkezpenekin. Alde batetik, H2SITEko Igor Egañak “Integrated membrane reactors for Hydrogen production from biogas” gaiari heldu dio, eta bestetik, TUBOS REUNIDOSeko Eliseo Salcedok “Net zero seamless Steel for green Energy solutions” izenburuko aurkezpena egin du. Kasu batean zein bestean, enpresen gaitasunak erakusteaz gain, lanean diharduten I+G proiektuak ere aurkeztu ahal izan dituzte, Hazitek H2INTEGRA eta H2SALT kasu.