Feria Connecting Hydrogen
Berriak

BH2Ck Connecting Hydrogen Europe 2025 azokan parte hartu du Madrilgo IFEMAn

Ekainaren 18an eta 19an Madrilgo IFEMAn antolatutako Connecting Hydrogen Europe 2025 (CHE2025) azokaren barruan, Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C) berezko espazioa izan du Regional Development Forum delakoan, hidrogenoaren sektorean egiten duen lana sustatu eta bere proiektuen mugarri garrantzitsuenak ezagutzera emateko. CHE2025 azokarekin bat eginez antolatutako saio horrek ezohiko plataforma aparta eskaini du Espainian nabarmendutako hidrogenoaren arloko ekimenak eta proiektuak erakusteko.

Jesús Murcía AJUSAko Zuzendari Nagusiak egindako “Building the Basque Hydrogen Valley: Driving Industrial Transformation and Energy Sovereignty” izenburuko aurkezpenean, beren-beregi nabarmendu du BH2Ck hidrogenoaren euskal estrategian duen funtsezko eginkizuna. Hitzaldian, bazkideek funtsezko arloetan garatutako proiektuak aurkeztu ziren, ekoizpenetik hasi eta hidrogenoaren industria zein mugikortasun arloetako amaierako erabileraraino. Era berean, Elkarteak beste hidrogeno-haran batzuekin abian dituen Estatuko zein nazioarte mailako lankidetzak izan ziren mintzagai.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut