EHEC sevilla 2026
Berriak

BH2C, Sevillan antolatutako European Hydrogen Energy Conference 2026 azokan

Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C) European Hydrogen Energy Conference 2026 (EHEC) biurteko azoka eta konferentzian parte hartu du Sevillan martxoaren 11tik 13ra bitartean, stand propio batez, BASQUENERGY Clusterrek antolatutako stand bateratuaren barruan, elkartekideek izandako lorpenik garrantzitsuenak ezagutzera emanez. Elkartearekin batera, 18 elkartekide ere izan dira ekitaldian: BASQUENERGY CLUSTER bera, ALBA, AMPO, BUREAU VERITAS, CIDETEC, EHU, ENAGÁS, EEE, H2SITE, IKERLAN, MONDRAGON UNIBERTSITATEA, PETRONOR, SENER, SIDEREX, TAMOIN, TECNALIA, TUBACEX eta TUBOS REUNIDOS.

Azokaren bigarren egunean, Japan-Basque Country jardunaldia egin da, BTIk JETRO eta JH2Arekin batera antolatua, hidrogenoaren sektorean bi herrialdeen arteko lankidetza sustatzeko asmoz. Ostegunean, halaber, hidrogenoa gatz-barrunbeetan biltegiratzea helburu duen H2SALT proiektuaren emaitzak aurkezteko jardunaldia antolatu zen. TEAM buru, BH2Cri atxikitako proiektu honek TAMOIN, TUBACEX, TUBOS REUNIDOS, SIDEREX eta BASQUENERGY CLUSTER ditu partaide.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA