BH2C
Berriak

BH2C Flandriako Gobernuaren ordezkaritza batekin bildu da Euskadiko hidrogenoaren arloko giltzarrizko proiektuak ezagutzera emateko

Azaroaren 3an, Flandriako Gobernaren Flanders Investment & Trade delakoaren ordezkaritza batek EICren (Energy Intelligence Center) instalazioak bisitatu zituen, Hidrogenoaren Euskal Korridoreak Euskadiko hidrogeno-hubtzat dituen helburuak ezagutzeko. Horrez gain, EIC fundazioaren barruan garatzen ari diren giltzarrizko proiektuak hobeto ezagutu ahal izan zituzten, hidrogeno berdearen ekoizpenetik industria eta mugikortasunaren deskarbonizazioraino, garraio eta biltegiratzeko ekimen garrantzitsuak barne.

Topaketan, Joseba Garaigordobil EIC Fundazioko zuzendari nagusia eta BH2Cko Asier Madariaga Flanders Investment & Tradeko Sven Verstrepen kontseilari zientifiko eta teknologikoarekin eta Dirk Schamphelaere kontseilari ekonomiko eta komertzialarekin bildu ziren.

Bisita hau Euskadiko hidrogenoaren arloko azpiegitura bereziak eta erreferentziazko eragileak ezagutzeko jarduerak biltzen zituen agenda zabalaren barruan antolatu da. Trantsizio energetikoaren arloan garatzen ari diren proiektuak zuzenean ezagutu eta balizko lankidetza-bideak esploratzea da ordezkaritzaren helburua.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut