h2excellence
Berriak

BASQUENERGY Clusterreko zuzendariak Hidrogenoaren Euskal Korridorea aurkeztu du H2Excellence European Hydrogen Academy biltzarrean

José Ignacio Hormaeche BASQUENERGY Clusterreko Zuzendari Nagusiak Hidrogenoaren Euskal Korridorearen (BH2C) ekimena aurkeztu zuen maiatzaren 20tik 22ra Lisboan egindako H2Excellence European Hydrogen Academy nazioarteko konferentzian, “Building a Green Hydrogen Valley through network projects and development” izenburupean. Hitzaldian, José Ignaciok BH2Cren eta hidrogeno berdearen garapenak Euskadin izandako arrakastaren giltzarrizko faktoreak argitu zituen: Petronor enpresa trakziogilearen lidergoa, Bilboko Portuari lotutako nazioarteko garraio-hub bezala duen kokapen estrategikoa, Hidrogenoaren Euskal Estrategiaren barruan garatutako laguntza-politika publikoak eta arlo honetarako ekipamendu eta soluzioak garatzeko gaitasuna duen industria-sare indartsuaren jarduna. Horrekin batera, abian diren 62 proiektuei dagozkien 5 bertikalak azaldu eta orain arteko aurrerapenik garrantzitsuenetako batzuk aipatu zituen.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA