BH2RD
Berriak

BASQUENERGY Clusterrek Basque Hydrogen Research Day delakoaren hirugarren edizioa antolatu du

BASQUENERGY Clusterrek antolatutako Basque Hydrogen Research Day delakoak euskal enpresa nagusietako ikertzaileak eta I+G arduradunak bildu ditu berriz ere joan den ostiralean, urtarrilak 23. Ekitaldiaren hasierako aurkezpen instituzionalean, Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak hidrogeno berriztagarriak Euskadiko industria-lehiakortasuna eta lidergo teknologikoa indartzeko aukeratzat duen garrantzi estrategikoa azpimarratu zuen. Lehenengo blokean izan ziren, halaber, Antonio Aguiló, Clean Hydrogen Partnershipeko proiektuen arduraduna, Azahara Pastor eta José Manuel de Pablo, Enagás Renovablekoak, eta Joseba García, EIC Fundazioko zuzendaria. Azken honek Euskadiko 2030eko Erregai Berriztagarrien Ibilbide Teknologikoaren Orria aurkeztu zuen, euskal ekosistemaren datozen urteetarako ahaleginak markatuko dituen estrategia berezia, Europan parekorik ez duena. Jardunaldiaren bigarren blokean, ezagutzaren transferentzia ardatz, hiru tailer antolatu ziren, Hidrogenoaren Euskal Korridoreari atxikitako IRAUNKOR, SINTETIK eta H2MAT+ Elkartek proiektuen aurrerapenak eta emaitzak aurkezteko.

Iturria: BASQUENERGY Cluster

 

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut