Alba - Hydrogen Europe
Berriak

ALBA, Hydrogen Europe-ren Administrazio Kontseiluko kide berria

Ekainaren 25ean, osteguna, Hydrogen Europe-ko Batzar Orokorrak Administrazio Kontseiluko kide berriak aukeratu zituen, eta horien artean dago Aitor Arzuaga ALBA Emission Free Energy-ko CEOa, SME (Small and Medium-sized Enterprises) delakoen ordezkari bezala. Kontseiluko kideek, sektoreko liderrak diren aldetik, Hydrogen Europe-ren norabidea zehazten lagunduko dute hidrogeno berriztagarriaren industria-mailako hedapena bultzatzeko eta Europa erresilienteagoa, lehiakorragoa eta jasangarriagoa eratzeko. Aitor Arzuagarekin batera, Hydrogen Europe-ren Kontseiluak kide berri hauek izango ditu: Holger Kreetz, Uniper-eko COOa; Nicola Battilana, Snam-eko Azpiegituren Plangintzako zuzendari exekutiboa; Miguel Ángel López Borrego, Thyssenkrupp Decarb Technologies-eko kontseilari ordezkaria; Jürgen Guldner, BMWko Hidrogeno Programako zuzendari nagusia, eta Andreas Kuhlmann, DWVko zuzendari nagusia.

Iturria: Hydrogen Europe

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA