Aitor Arzuaga BH2Cko presidenteak tokiko gobernuen eta industriaren arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu du Europan hidrogeno berdea garatzeko, Hydrogen Insight-ekin egindako elkarrizketa batean
Aitor Arzuaga Hidrogenoaren Euskal Korridoreko (BH2C) presidenteak beren-beregi nabarmendu du industriaren eta administrazioen arteko eskualde mailako lankidetzak duen garrantzia hidrogeno berdeak EB osoan dituen erronkak gainditu ahal izateko, Hydrogen Insight-i emandako elkarrizketa batean. Aitor Arzuagaren esanetan, baliteke EBren estrategiek Europako aniztasun geografikoa ez islatzea, eta horren ondorioz, Europako politikak ez dira ez dira aski izango hidrogenoaren azpiegitura eta teknologia eskualde guztietara hedatzeko. Tokiko administrazioek horren industria-oinarri espezifikoa bermatzeko finantza eta gobernantza arloetako mekanismoak diseina ditzakete, sektorea eskualdeetako aukeretara egokituz. Ildo horretan, zentzuzkoa da Europako eskualdeetako manufaktura-guneetako sektore publikoa eta industria pribatua lankidetzan jardutea energia berriztagarriak ardatz dituzten ekosistemak garatzeko, betiere EBko araudia betez eta eskualde bakoitzeko fabrikatzaileen behar espezifikoetara moldatuz. Aliantza honen garrantzia irudikatzeko, Aitor Arzuagak Euskadiko gobernuaren eta industriaren arteko harremana azaldu du Bizkaian hidrogenoaren ekosistema sortu ahal izateko: Hidrogenoaren Euskal Korridorea. Haren hitzetan, eskualdeko autonomia fiskalari esker, hidrogenoaren ekosistemako enpresa-inbertsioa indartu ahal izan da kreditu fiskal transferigarrien tokiko sistema baten bidez.
Horrela, deskarbonizazio-teknologietan inbertitzen duten enpresek kreditu fiskalak jasotzeko aukera izan dute, beren proiektuek oraindik etekinik ez sortu arren.
Iturria: Hydrogen Insight