Abian da, industria arloko erabiltzaileak hornitzeko 1,25 MW-ko elektrolizagailu eramangarri esperimentala garatzea helburu duen H2SKID Hazitek proiektua
Sarralle buru duen 11 euskal enpresaren arteko partzuergo batek lanean jardungo du plataforma esperimental, konpaktu eta modular (“Plug & Play”) baten giltzarrizko osagaiak diseinatzeko, 2 modulutan banatuta: bata, hidrogenoaren elektrolisi bidezko ekoizpenerako teknologia lantzeko, eta bestea, hidrogenoa konprimitu eta biltegiratzeko. H2SKID proiektuaren helburu nagusia hidrogeno berdea ekoizteko teknologia berriak ikertzea da, 1,25 MWeko AEM/PEM elektrolizagailu eramangarri esperimental baten laguntzaz, industria arloko amaierako erabiltzaileak hornitzeko. Proiektuak ingurune kontrolatu batean baliozkotuko du hidrogeno berdea industria deskarbonizatzeko energia-bektore jasangarritzat erabiltzeko aukera, Sestaoko ARCELORMITTALeko koilara eta/edo tunel-labeko aurreberotze-erregailuetan.
Sarrallek koordinatutako partzuergoak ABC Compresores, Arcelor Mittal Sestao, Matz-Erreka, Flubetech Coatings, Mugape, Sener, Team Group, Torraval Cooling, Tubos Reunidos Group eta Zigor Corporación ditu partaide. Gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak diren ABC Compresores Technology Centre, Zigor eta Tecnaliaren laguntza du.
Iturria: BASQUENERGY Cluster