tubacex
Berriak

Tubacexek aurrera egin du Gasteizko hiri-hondakin solidoekin hidrogeno berdea ekoizteko instalazioan

Laudioko enpresa, Arabako beste bi enpresarekin batera (Novargi eta Iet Ecology), BH2Cri atxikitako Hyvalue Gasteiz proiektuko partaidea da. Hiriburuan sortu eta neurri handi batean udal-zabortegi batera isuritako hiri-hondakin solidoetatik hidrogeno berdea lortzea da proiektuaren helburua.

Hiri-hondakin solidoen triaje-instalazioetatik jasotako zaborra balorizatzeko etorkizuneko instalazioa behar bezala garatzen ari da, Gilsara –lurzoru industrialaren udal-sozietatea– helarazitako dokumentazioarekin eta data zehatz batekin: 2024.

Proiektuari eusten dioten hiru enpresen aurreikuspenen arabera, ekimenaren lehen fasea datorren urtean abiaraziko da, ziurrenik urtearen bigarren erdialdean. Lehen fase horretan bazkideek 14 milioi euro inguruko inbertsioa egin beharko dute, eta ekimenak Europako Batzordearen babesa lortu du dagoeneko, hidrogeno-planta ia 4,5 milioi euroko finantzaketa eman baitio hidrogeno-instalazioa aurrera ateratzeko.

Proiektua ezagutzen duten iturrien esanetan, kokaleku bat bilatzen ari dira instalazio horretarako, eta Jundiz industrialdea omen da aukerarik egokiena.

Instalazioaren lehen fasean 14 lanpostu sortzea espero da. Bigarren fasean, 30 milioiko inbertsioa egin beharko litzateke, hidrogenoaren ekoizpenerako azalera handitu ahal izateko, 40.000 tona hondakin xurgatu eta zuzeneko beste 24 lanpostu sortzeko asmoz.

Proiektuaren lehen faseari dagozkion eragiketa arloko gastuak 3,3 milioi euro ingurukoak izango lirateke urtero. Sustatzaileek egindako kalkuluen arabera, ekoiztutako hidrogeno kilo bakoitzeko 8,85 kilo CO2 isurtzea saihestuko da, hots, 130.000 tona guztira hasierako lehen hamar urteetan.