Tecnalia buru duen SINTETIK proiektuak erregai berriztagarrien sorkuntza eta bihurketarako teknologia berriak ikertuko ditu
SINTETIK proiektuak erregai sintetiko berriztagarriak (syngas, metanoa eta metanola) ekoizteko eta amoniakoa hidrogeno bihurtzeko kostu lehiakorreko prozesu berriak ikertzea du helburu. Egun, molekula horiek erregai fosiletatik abiatuta sortzen dira tenperatura altuan diharduten erreaktore termokimiko konbentzionaletan. Elkartek proiektuak energia berriztagarriko iturriekin elikatutako erreaktore elektrifikatuen kontzeptu berritzaileak ikertzen ditu, horien funtsezko osagaien garapena barne, erregai horien sorkuntza deskarbonizatu ahal izateko. Proiektuan, laborategi-eskalako 4 prototipo garatuko dira, teknologia hauetan oinarrituta: erreaktore elektrokimikoa, mintzezko erreaktore elektrifikatua, plasma-erreaktorea eta erreaktore fotokatalitikoa. TECNALIAk koordinatutako partzuergoak CIDETEC, EHU, POLYMAT, PETRONOR, TEKNIKER eta BASQUENERGY Clusterrek ditu partaide.
Iturria: BASQUENERGY Cluster