Suediako Enbaxadak eta Business Swedenek EIC bisitatu dute
Suediako ordezkaritza batek Energy Intelligence Centerren (EIC) instalazioak bisitatu eta bertatik bertara ezagutu ahal izan ditu Hidrogenoaren Euskal Korridorearen proiektuak nahiz EIC Fundazioak bultzatutako ekimenak, Bizkaiko Foru Aldundiak Suediako Enbaxadarekin, Business Swedenekin eta Invest in Biscayrekin batera antolatutako jardunaldi baten barruan. Topaketa Suedia-Bizkaia Eskualdeko Enpresa Foroaren barruan antolatu da, industria-berrikuntzan eta trantsizio energetikoan Suedia eta Bizkaiaren arteko aldebiko lankidetza indartzeko asmoz.
Aurretik, Mikel Amundarainek BH2Cren eginkizun eta estrategiari buruzko erakusketa aurkeztu du, eta EICn, Asier Madariagak eta Joseba García Garaigordobilek Petronorrek eta EIC Fundazioak hidrogenoaren eta erregai berriztagarrien sektorean dituzten proiektuez hitz egin dute.
Jardunaldian, erakundeen ordezkariek eta ABB, Volvo Group, SSAB, Alfa Laval, Fagerhult, NCAB, Swegon eta Systemair bezalako erreferentziazko enpresek energia, mugikortasun eta jasangarritasun arloetako proiektuak eta aukerak partekatu dituzte. Suediako ordezkaritzak lurraldeko beste ekimen estrategiko batzuk ere ezagutzeko aukera izan du, BilbaoPort eta Automotive Intelligence Center (AIC) kasu.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia