camión
Berriak

Sarrallek eta Nippon Gasesek arrakastaz amaitu dute Olaberriko ArcelorMittal lantegiko hidrogeno berdeko proiektu aitzindaria

Sarrallek eta Nippon Gasesek lankidetzan jardun dute altzairugintzaren Europa mailako erreferente bihurtu den Olaberriko ArcelorMittal lantegian, hidrogeno berdea eta oxierrekuntza uztartzen dituen errekuntza-sistema berritzailea instalatzeko lanetan. Sarrallek diseinatu, fabrikatu eta instalatutako sistema honi esker, ijezketako birberotze-labeak % 100ean funtziona dezake gas naturalaren ordez hidrogeno berdea erabilita, errekuntzaren ondoriozko CO2 emisioak erabat deuseztatuz.

Proiektua Nippon Gasesekin batera garatu da, lankidetza estuan, eta hidrogenoz elikatutako oxierrekuntzako erregailuak erabiltzen ditu gas naturala eta airea oinarri dituzten erregailu konbentzionalen ordez, eraginkortasun termikoa nabarmen hobetuz eta altzairu-ekoizpen garbiagoa eta jasangarriagoa bermatuz. Hidrogenoaren errekuntzak ur-lurruna baino ez du sortzen, eta giltzarrizko soluzioa izan daiteke isurpenik gabeko industria-prozesuetarako. Birberotze-labeak energia-kontsumo handiko ekipoak dira, altzairutegian erabilitako erregaiaren % 80 ere xurga dezaketenak, eta ondorioz, teknologia hori aurrerapauso erabakigarria izango da da siderurgia-sektorearen deskarbonizaziorako.

Iturria: Sarralle

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut