
Repsol, Hidrogeno Aragón Fundazioko Vanesa Gil eta Senerreko Ager Prieto, RENMAD Hidrogeno sarien irabazleak
Repsol, Hidrógeno Aragón Fundazioa eta Sener saritu dituzte hidrogenoaren Estatuko sektoreari egindako ekarpenagatik, martxoaren 10etik 14ra bitartean Aragoiko Hidrogenoaren lehen Astearen barruan antolatutako RENMAD Hidrogeno kongresuan. Sektoreko 1.200 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute RENMAD Hidrogeno Sarien 2025eko edizioko sarituen aukeraketan.
Repsolek Urteko Hidrogeno Berriztagarriko Sustatzailearen Saria jaso du hidrogeno berdearen garapena bultzatu eta ekonomia deskarbonizatu eta lehiakorra sustatzearen alden egin duen lanagatik. Vanesa Gil Hernandez Hidrógeno Aragón Fundazioko I+G arduradun eta ARAIDeko ikertzailea Urteko Hidrogeno Berriztagarriko Emakumearen kategorian saritu dute hidrogenoaren sektorean egin duen ibilbide eta lanagatik. Bestalde, Ager Prieto Elorduyk Urteko Hidrogeno Berriztagarriko Nortasunaren saria jaso du, “Energy Analysis” buletinaren bitartez hidrogenoa sortu, biltegiratu eta garraiatzearekin zerikusia duten aurrerapen teknologikoak zabaltzeko egindako lan eta ahaleginagatik.
Iturriak: Repsol, Sener, Fundación Hidrógeno Aragón