Vehículos de hidrógeno Petronor
Berriak

Petronorrek hidrogeno berriztagarria erabiltzen duten zenbait ibilgailu aurkeztu ditu BBK Live jaialdirako

Petronorrek agerian utzi du hidrogeno bidezko mugikortasunaren garrantzia, uztailaren 10etik 12ra bitartean Bilbon antolatutako BBK Live jaialdian abiarazi duen esperientzia pilotuarekin. Enpresak hidrogeno bidezko bi ibilgailu jarri zituen bertaratutakoen eskura, jaialdiaren giltzarrizko guneen arteko joan-etorrietako batzuk egiteko.

Mugikortasuna deskarbonizatzeko alternatiba guztien bila, enpresak jatorri berriztagarriko hidrogenoarekin funtzionatzen duten Irizar markako autobus bat eta bi Toyota auto izan ditu esperientzia honetarako.

Petronor Innovación-eko Miguel Palaciok ibilgailuak aurkeztu eta horien zirkulazio-ezaugarriak eman ditu ezagutzera. Bien kasuan, hidrogeno berriztagarriaren horniketa Irizar eta Toyota enpresek berek egin dute. Ekimenak agerian utzi ditu Euskadiko sektorearen gaitasunak eta borondatea erregai berriztagarrien garapeneko erreferentzia bihurtzeko.

Iturria: Petronor

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut