Petronor y H2SITE
Berriak

Petronorrek eta H2Sitek bat egin dute purutasun handiko hidrogenoa bultzatzeko

Hidrogenoaren ekoizpen eta bereizketarako soluzio aurreratuetan espezializatuta dagoen H2Site enpresa teknologikoak hitzarmen estrategikoa sinatu du Petronorrekin, purutasun handiko hidrogenoa bereizteko teknologia Muskizko findegian ezartzeko asmoz. Akordio honen bitartez, bi konpainiek esparru honetan parekorik ez duen unitate aitzindaria garatzeko oinarriak finkatu dituzte. Hartara, H2Siteren mintz-erreaktoreen puntako teknologia integratuz, eraginkortasunaren arloko soluzioak bizkortu ahal izango dira lantegian, CO₂ atzitzeko aukera sustatuz eta Petronorren eragiketa arloko errendimendua eta industria-lehiakortasuna indartuz.

Iturria: Petronor

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut
CAPTCHA