Berriak
Petronorrek Baionako portuko elkarteko presidenteari egin dio harrera bere instalazioetan
Pascal Marty Baionako Portuko elkarteko presidenteak Petronorrek Muskizen duen findegia bisitatu du, konpainiaren jarduera eta enpresak 2050ean zero isurpen garbi lortzeko abian dituen ekimenak bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Gracianne Mirande Bec Baionako portuko deskarbonizazio-arduraduna eta Joxan Madinabeitia merkataritza-arduraduna ondoan zituela, konpainiaren erregai berriztagarrien arloko estrategiak hobeto ezagutzeko aukera izan du. Egun, Petronorren ekoitzitako erregai guztiak % 10 berriztagarriak dira, baina prozesua pixkanaka-pixkanaka handituz joango da.
Iturria: Petronor