Electrolizador de petronor
Berriak

Petronor hidrogenoaren ekoizpen malgurako soluzio teknologiko berriak ikertzen ari da OPTIHY proiektuaren barruan

Zuzendaritza-batzordearen 2025eko azken bileran, Petronor buru duen OPTIHY “H2 malgutasunez ekoizteko teknologia aurreratuei buruzko ikerketa” proiektua Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Ekoizpeneko Bertikalean sartu da. Malgutasun-aukerak aztertzea da lehia arloko Hazitek proiektu honen helburu nagusia, karbono-arrasto desberdinak dituzten hidrogenoa ekoizteko bi bide teknologiko hauen inguruan: hidrogeno berdea sortzeko elektrolisia eta karbono gutxiko hidrogenoa lortzeko metanoaren eraldaketa.

Proiektuak hidrogenoaren findegi barruko ekoizpena eta erabilera malgutzea du helburu, hidrogenoaren sintesi-prozesuak eta egungo instalazioetan (eraldatzeko labeak) nahiz etorkizunekoetan (elektrolizagailu alkalinoak) aplikatzeko beharrezkoak diren teknologiak ikertuz. Ekimen honen barruan, Petronorrek karga maiztasunez aldatzeak ekoizpen-unitateetan duen eragina ebaluatuko du, baita industria-eredu malguagoa, jasangarriagoa eta lehiakorragoa lortzea ahalbidetuko duten balizko teknologia berriak ere. Proiektuan, gainera, ikerketa-ildo osagarriak egingo dira, hidrogenoa ekoizteko prozesuetan ur birsortuaren erabilera eraginkorra sustatzeko eta horrek stacken bizialdi baliagarrian izango lukeen eragina ebaluatzeko.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut