Juan Villar, consejero delegado de Nortegas
Berriak

NORTEGASek 900 milioi inbertituko ditu biometano-instalazioetan, sareetan eta hidrogeno-haranetan

Juan Villar Nortegaseko CEOak El Economistari emandako elkarrizketa batean jakinarazi duenez, konpainiak 900 milioi euro inbertitzeko asmoa du datozen urteotan biometano-instalazio berriak eta hidrogeno-haranak eta banaketa-sareak bezalako azpiegitura estrategikoak eraikitzeko, gas naturalaren egungo azpiegiturak deskarbonizatzearren.

Erabaki hau enpresak 2030erako biometanoa ekoizteko gaitasuna 3,5 TWera igotzeko finkatu duen asmo handiko helburuari atxikita dago, eta horretarako, 600 milioi euro inbertitzea espero du 60-70 instalazio inguru eraikitzeko. Instalazio horiek guztiek 40 GWh-ko batez besteko tamaina izango dute. Nortegasek banaketa-sareetan ere inbertituko du, hidrogeno-blendinga areagotu eta % 100era iristeko asmoz.

Era berean, Juan Villarrek hidrogeno berdeak eta biometanoak euskal industria deskarbonizatzeko duten garrantzia azaldu du, bereziki siderurgia, kimika eta papergintza sektoreetan. Horren harira, konpainiak hidrogeno-haranak polo industrial handien inguruan garatzearen alde apustu egin du, inbertsioa erakarri eta ekosistema industrial jasangarria sortzeko asmoz. Nortegaseko CEOak beren-beregi nabarmendu du Euskadin Hidrogenoaren Euskal Korridorearen babespean abian duten plana, bertako industriaren kontsumoak ezagutzen dituzten aldetik.

Iturria: El Economista

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut