Visita Nordex Electrolizers
Berriak

Nordex Electrolyzersek hartu du BH2Cko Ekoizpenari buruzko Bertikalaren V. Topaketa Irunberrin (Nafarroa) dituen instalazioetan, eta 500 kWeko elektrolizagailua erakutsi du

Martxoaren 5ean, asteazkena, Hidrogenoaren Euskal Korridoreko Ekoizpenari buruzko Bertikalaren bosgarren topaketa egin zen Nordex Electrolyzersen instalazioetan, Irunberrin (Nafarroa). ENAGAS RENOVABLES eta PETRONOR buru dituen bertikalak 17 erakunderen 27 ordezkari bildu zituen.

Oraingoan, topaketa elektrolizagailu alkalinoak fabrikatzen dituen Nordex Electrolyzers enpresara eta Nafarroako Gobernuko Sodena garapen-elkartera egindako bisita baten barruan antolatu da. Nordex Electrolyzers munduko aerosorgailuen fabrikatzailerik handienetakotzat jotzen den Nordex Taldeko joint venture-a da. Jardunaldian, anfitrioiek enpresaren testeatzeko egoitza erakutsi dute, baita 500 kWeko elektrolizagailu alkalino presurizatuaren lehen prototipoa, Espainiako handiena, oso-osorik Foru Komunitatean diseinatu, fabrikatu eta mihiztatutakoa.

PETRONOReko Javier Pereak bertikalaren proiektu eta ekimenen egoera errepasatu zuen, baita sektorearen azken hilabeteotako erregulazio-alderdirik garratzitsuenak ere, azken egunetan plazaratutako Clean Industrial Deal-en jakinarazpen berriei erreparatuta. Nordex Electrolyzerseko Irene Hurtadok ere parte hartu zuen topaketan enpresaren ibilbideari buruzko ikuspegi emateko, nola igaro den eolikotik elektrolizagailuen fabrikaziora, epe labur eta ertaineko estrategia azalduz.

Jardunaldia amaitzeko, 500 kWeko elektrolizagailu alkalino presurizatua kokatuta dagoen testeo-instalazioa bisitatu zuten Nordex Electrolyzerseko Javier Fernandez de Manzanosen eskutik. Sistema osoaren nondik norakoak ezagutzeaz gain, bertaratutakoek gailua martxan ikusteko aukera ere izan zuten.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut