MUBIL Mobility Expo mugikortasun jasangarriaren nazioarteko azokan antolatuko da BH2Cren Mugikortasuneko Bertikalaren VII. Topaketa
2026ko martxoaren 25 eta 26an antolatuko da Ficoban, Gipuzkoan, MUBIL Mobility Expo azokaren bosgarren edizioa, mugikortasun jasangarriaren arloko Europa hegoaldeko industriaren topagune profesionala. MUBILek Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Energiaren Euskal Erakundearen lankidetzaz sustatutako azoka honetan, sektoreko enpresarik puntakoenek mugikortasun jasangarriko produktu, zerbitzu eta soluzioen eskaintza emango dute ezagutzera, alderdi industrialekoa zein digitalekoa, sektorearen eraldaketa ekonomikoa, teknologikoa, lurraldekoa eta soziala bultzatuz. MUBIL EXPOren barruan, Hidrogenoaren Euskal Korridoreak Mugikortasuneko Bertikalaren VII. Topaketa antolatuko du martxoaren 26an, osteguna, hidrogeno bidezko mugikortasunaren alde egin duen apustua indartzeko eta sektorean izandako azken aurrerapenak ezagutarazteko.
Iturria: Mubil