
Mondragon Unibertsitateak, Petronorrek eta Calvera Hydrogenek “Hidrogenoa martxan” web-mintegia antolatu dute martxoaren 25ean
Mondragon Unibertsitateak, Petronorrek eta Calvera Hydrogenek “Hidrogenoa martxan: aplikazio errealak industrian” izeneko web-mintegia antolatu dute martxoaren 25ean, asteartea, 16:30ean. Web-mintegian, erreferentziazko adituek hidrogenoaren sektoreko aukerak eta aurrerapenak azalduko dituzte, baita gauzatzen hasi diren aplikazio industrialak ere. Gainera, UPV/EHUk, Mondragon Unibertsitateak, Hidrógeno Aragón Fundazioak, Petronorrek, Somorrostro LHk eta sektoreko giltzarrizko beste erakunde batzuek eratutako Hidrogenoaren Teknologiei buruzko Etengabeko Prestakuntzarako Unibertsitate-arteko Masterra (MITH) aurkeztuko da.
Web-mintegian izango dira hizlari José María Canales (MITHen koordinatzailea, Mondragon Unibertsitatea), Esperanza Montero (Carburos Metálicoseko Energy Transition Business Development Manager), Jeremy Antonio Torregrosa (Petronorreko Erregai Sintetikoak Ekoizteko Demo Lantegiko Eragiketa Zuzendaria) eta David Luesma (Calvera Hydrogeneko Ingeniaritzako Zuzendaria).
MITHen bosgarren edizioa 2025-2026 ikasturtean hasiko da, eta prestakuntza osoa eskainiko die hidrogenoaren balio-katearen etapa desberdinetan aplikatutako teknologiak ezagutzeko interesa duten profesional eta titulatu berriei. Ikasleek hidrogenoan oinarritutako aplikazioak eta merkatuak ere ezagutuko dituzte. Ikastaroak praktika ugari eskaintzen ditu, aurrez aurre zein online, ezaguera berriak finkatzeko, baita sektoreko enpresa liderrekin lankidetzan jarduteko aukerak ere.
Erabilgarri dago jadanik izena emateko esteka.
