
Lumikerrek, Tecnaliak, Enagasek eta Hidrógeno Aragón Fundazioak hidrogenoa detektatzeko sistema bat garatzen lagundu dute
Europako OPTHYCS proiektuaren barruan, Lumikerrek Tecnaliaren lankidetzaz garatutako Bragg (FBG) motako zuntz optikoko sentsoreen eremu-saiakuntzen lehen demostrazio-fasea osatu da, hidrogeno-ihesak goiz eta zehaztasun handiz detektatzeko eta kontzentrazio, presio, emari zein kokapenari dagozkien baldintza desberdinetan haien portaera ebaluatzeko duten gaitasuna baliozkotuz.
Hiru egunez, Hidrógeno Aragón Fundazioko talde teknikoak Lumiker, Tecnalia eta Enagásekin batera lan egin du. Simulazioak ad-hoc eta berariaz diseinatu eta monitorizatutako saiakuntza-banku batean egin ziren, parametro guzti-guztien kontrol zehatza bermatuz. Zuntz optikoko sentsoreen konfigurazio desberdinak probatu eta simulatutako ihes-tipologia desberdinak aplikatu ziren, ihes puntualak eta programatutako ihes-arrapalak barne, progresiboak zein mailakatuak.
15 saiakuntza baino gehiago egin ondoren, portaera bikaina atzeman zuten detekzio-sisteman hidrogeno-fluxu desberdinen aurrean. Horrekin batera, sentsoreen sentikortasuna berretsi zuten hainbat ingurumen-baldintzatan, tenperatura eta hezetasuna kasu, izan ere faktore hau funtsezkoa da egiazko inguruneetarako monitorizazio-sistema sendoak diseinatzeko. Entseguetan sortutako datu-kopuru handia sakontasunez aztertuko dira datozen asteotan.
Saiakuntza hauek ezinbesteko urratsa dira OPTHYCS proiektuko bazkideek garatutako zuntz optikoko sentsoreen teknologia berriak baliozkotzeko. Balio-kate osoan hidrogenoaren aplikazioen segurtasun-maila nabarmen igotzea da proiektuaren helburua: ekoizpenetik biltegiratze eta banaketaraino. Horrek guztiak eragin zuzena du hidrogeno pururako berariaz diseinatutako azpiegitura berrietan; adibidez, jatorriz gas naturala garraiatzen zuten instalazio eta gasbide berrerabilietan.
Iturria: Fundación Hidrógeno Aragón