José Ignacio Zudaire
Berriak

José Ignacio Zudairek Europan lider izateko moduko ekimen berritzailetzat aurkeztu du BH2C 2024ko Euskadiko Berrikuntzaren Gidan

José Ignacio Zudaire Hidrogenoaren Euskal Korridoreko (BH2C) Presidenteak Estrategia Empresarialek argitaratutako 2024ko Euskadiko Berrikuntzaren Gidan idatzi du.

Zudaireren esanetan, BH2C, 2020 hasieran abiatutako apustua, errealitate sendoa da gaur egun. Apustu bereizgarria, ez bakarrik deskarbonizazioagatik, euskal industria eta teknologia ere garatzeagatik baizik, balio-kate osoa indartuz. Aukera paregabea da Euskadiren mendekotasuna murrizteko, energiaren zein lehengaien eta teknologiaren arloetan, eta hori ez da lortu energia berriztagarriekin.

BH2Ck 54 proiektu ditu martxan, eta horien artean nabarmentzekoak dira erregai sintetikoen Bilboko Portuko instalazioa, Europar Batasunak IPCEI kalifikazioa eman dion 100 MWeko elektrolizagailua, H2SITE enpresaren bidez purutasun handiko hidrogenoa lortzen lagunduko duten paladio-aleaziozko mintzak fabrikatzeko munduko lehen instalazioa; Nortegasen H2SAREA proiektua, gas naturaleko egungo sarean hidrogeno berdea hainbat ehunekotan injektatzeko probak bultzatzen diharduena; Irizar enpresak fabrikatutako hidrogeno bidezko distantzia luzeko autokarraren lehen prototipoa; CAF eta Talgo enpresek garatutako hidrogeno bidezko trenen prototipoak, edota Sarralle enpresak garatutako hidrogeno-labearen prototipoa. Mugikortasunaren arloan, hidrogeno-hornitegia eraikitzeko lanak hasi dira Abantoko Parke Teknologikoan, eta 2025. urtearen amaieran martxan egongo dira hidrogeno-hornitegia eta kamioiak kargatzeko gunea.

Ia bost urteko ibilbide honen ondoren, erreferentziazko ekimentzat aitortzen duten nazioarteko lehen aintzatespenak jaso ditu; 2022an, BH2C Europa mailan Urteko Hidrogeno Harana izendatu zuten, eta berrikitan, Mission Innovation eta Clean Hydrogen Partnership delakoak hidrogeno-haranen mundu mailako zortzi adibideen artean kokatu du.

Aurrera egiten jarraitzeko, behar-beharrezkoa da lankidetza publikoa izaten jarraitzea. Erregulazio-esparrua garatzea, baimenak bizkortzea, azpiegiturak garatzea eta finantzaketa egokia bermatzea funtsezkoak dira hazten ari den sektore honetan, Europak lidergo-posizioa lor dezan, betiere berrikuntzaren bide horretatik jarraitzen balkdin badu, izan ere, premiak bere horrexetan dirau.

Iturria: Estrategia Empresarial

 

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut