itp
Berriak

ITP Aero, hidrogenoz propultsatutako Espainiako lehen hegazkin-motorra garatuko duen partzuergoaren buru

Hidrogenoz propultsatutako hegazkinetarako lehen motorra gero eta gertuago dago, aireontzietako propultsio-sistemetan hidrogenoa erabiltzeko eratu den estatu mailako lehen partzuergoari esker. ITP Aero buru, estatuko partzuergo hau hidrogeno bidez propultsatutako lehen hegazkin-motorra garatzeko xedez sortua da, lehen saiakuntzak 2025ean egiteko aurreikuspenarekin.

Proiektuak, 12 milioi euroko inbertsioa tarteko, Espainiako enpresak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak ditu partaide. Proiektua CDTI Garapen Teknologiko eta Berrikuntzarako Espainiako Zentroak kudeatutako Aeronautikako Plan Teknologikoari atxikita dago.

Kriogenia, Pilak eta Hidrogenoaren Konbustioa Aireko Garraioan ” deritzon proiektu honek lau ikerketa-lerro ditu hidrogeno likidoa egokitu eta hidrogeno gas bihurtu zein gas-turbinaren barruko erabilerarako erregulatzeko teknologia garatzeko; erregai-pila oinarri duen propultsio-sistema bat lortzeko, eta amaieran, potentzia-elektronikako sistemak, motor elektrikoa eta propultsio-elementuren bat (helizea edo konpresorea) barne dituen lehen frogagailua gauzatzeko.

ITP Aerorekin batera, partzuergoa AJUSA, DESTINUS eta AEROTECNIC enpresek osatu dute, besteak beste, TECNALIAren laguntzarekin. Radio Euskadiri emandako elkarrizketa batean, ITP Aeroko Teknologia zuzendariak Zamudiotik lideratzen ari diren proiektu honen azken orduaren berri eman du.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut