
ITP Aero Europako 2025eko Lider Klimatikoetako bat da, Financial Times-en esanetan
ITP Aero ondoz ondoko bigarren urtez nabarmendu dute Financial Times-en Europe’s Climate Leaders zerrendan deskarbonizazioaren arloan egindako lanagatik. Enpresa aeroespazialak konpromiso irmoa du eragiketetan eta saldutako produktuetan karbono-isurpenak murrizteko. Epe laburrerako finkatuak dituen helburu zientifikoek Science Based Targets initiative (SBTi) delakoak baliozkotu eta “B” kalifikazioa lortu dute Carbon Disclosure Project (CDP) deritzonaren “Klima Aldaketa” kategorian.
Financial Times-ek Europe’s Climate Leaders zerrendaren bosgarren edizioa argitaratu du, Statista datu-hornitzailearekin batera landuta, berotegi-efektuko gasen (BEG) isurpenen murrizketan aurrera egiten ari diren Europako enpresak aitortzeko asmoz. Zerrendak beren-beregi erreparatu die bost urteko epean (2018tik 2023ra bitartean, edizio honetarako) 1. eta 2. irismeneko BEG isurpenen intentsitatea gehien murriztea lortu duten entitateei.
2018tik 2023ra diru-sarrerak urtean % 8 handitu arren, ITP Aerok arrakastaz lortu du 1. eta 2. irismeneko isurpenen intentsitatea % 13,2 murriztea epealdi berean. Bere isurpenen intentsitatea 7,5 tonakoa da milioi euroko, eta horien murrizketa-ehunekoa % 27,6koa izan da aztertutako aldian. Datu horiei esker, enpresak 65 puntu lortu ditu guztira.
Iturria: Financial Times