
International Journal of Hydrogen Energy delakoak H2SAREAren emaitza nagusiak argitaratu ditu
International Journal of Hydrogen Energy informazio zientifikoko argitalpen nagusietakoak “Integrative assessment of hydrogen-natural gas mixtures in energy grids: An overview of the H2SAREA Project experience” izenburuko paperra argitaratu berri du Nortegas buru eta ERREKA, ABC Compressors, ORKLI, H2SITE, Tecnalia, Hidrogenoaren Zentro Nazionala eta Ikerlan partaide dituen H2Sarea proiektuari buruz. Dokumentuak gas naturala banatzeko egungo sareetan hidrogenoa % 20rainoko nahasketetan txertatzearen emaitzak aurkeztu ditu.
Hidrogenoak egungo sistema eta osagaietan duen inpaktua modu errealistan ebaluatzeko zerbitzutik kanpo dauden material eta osagaiekin eraikitako H2Loop saiakuntza-plataforma izan zen proiektuaren funtsezko osagaia. Ikerketak hainbat arlo kritiko jorratu zituen: gas-injekzioa eta nahasketa, sarearen edukiera, ihesen detekzioa, gasaren presioa erregulatzeko estazioaren (GPRS) errendimendua, balbulen eta kontagailuen funtzionaltasuna, materialen bateragarritasuna, iragazkortasun-probak eta gasaren bigungabetzea.
H2Loop instalazioan egindako 12.000 proba-ordu baino gehiagoren ondoriozko emaitzek argi utzi dute bideragarria dela egungo sisteman hidrogenoa % 20raino segurtasunez injektatzea, balio handiko ikuspegiak eskainiz gasa banatzeko sareen trantsizioa hidrogenoan oinarritutako etorkizun energetikora bideratu ahal izateko.
Iturria: Nortegas
